XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beñere sendatu ezingo zan doecabetasun orrec ematen ziyon naigabearen erdiyan, donede edo relijiyoan billatu zuan Teodosioc animaraco poz apur bat.

Icusi zuan berac eguindaco oben arrigarriyac oi-ez bezelaco ta eracusgarri oneco miñari (') Miñaria.- Penitencia ta neque bear zuala, ta Jaungoicoaren ontasunac eguiten ziyon deadar samurrari jarraitzeco asmoetan zegoala, ezagutu zuan Lurrean Jaungoicoaren ordezco ziranac bacarric ipiñi zezaquiyotela gauza guziyen Eguille onari eguin ziyon iraintasunac bear zuquean miñari edo neque osasungarrizcoa.

Antziñaco liburu zar batzuec diyote, Teodosio Goñico apaizaren aguinduba eguiñaz, san Marziano-apezpicoagana joan zala Iruñara ta apezpico santu onec, guertaeraren arrigarritasuna icusi zuanean, edo Teodosioren damu ta umiltasuna ezaguturic, aguindu ziyola joan zedilla Erromara, Aita Santubaren oñetan auspeztu, ta bere escubetatic, arc bear zuan miñariya artu zezan.